Oinarrizko elkarrekintza

Fisikan, oinarrizko elkarrekintza oinarrizko partikulen artean gertatzen den elkarrekintza, interakzio edo indarra da. Gaur egun, fisikariek nahiago dute elkarrekintza terminoa erabiltzea, indarrak bosoien arteko interakzio gisa ulertzen baitituzte.

Lau motatako oinarrizko elkarrekintzak ezagutzen dira naturan: grabitatorioa, elektromagnetikoa, nuklear bortitza eta nuklear ahula. Unibertsoan gauzatzen den edozein interakzio lau elkarrekintza horietakoa da. Dena den, elkarrekintza elektromagnetikoaren eta elkarrekintza nuklear ahularen arteko eremu-teoria bateratua proposatu da da, eta biak elkarrakzio elektroahulean bildu dira. Interakzio elektroahula eta bortitza eredu estandarra izenekoan kontsideratuta daude, baina ez da lortu elkarrekintza guztiak eremu-teoria bakarrean bateratzea. Halere, uste da Big Banga baino lehen elkarrekintza bakarra zegoela eta haren ostean lau elkarrekintza hauek sortu zirela. Gaur egungo teoriaren arabera, elkarrekintzak partikula bitartekarien bidez gertatzen dira, eta interakzioa mota bakoitzak bere partikula bitartekaria du.

Berriki bosgarren elkarrekintza bat aurkitu da: Higgs elkarrekintza. Dena den, oraindik informazio gehiegirik ez dugunez, artikulu honetako tauletan ez da beraren aipamenik egiten.

Ondoko taulan ondo ezagutzen diren lau oinarrizko elkarrekintzei informazio eskematikoa bildu da, bakoitza zein propietateri dagokion azalduz, eta, halaber, zein oinarrizko partikulatan eragiten duen, zein partikula bitartekari duen eta zein magnitude erlatibo duen ere azaltzen da.

LAU OINARRIZKO ELKARREKINTZAK
Grabitatorioa Elektromagnetikoa Nuklear ahula Nuklear bortitza
Elektroahula Oinarrizkoa Hondar-elkarrekintza
Propietatea/elkarrekintza Masa/energia Zaporea Karga elektrikoa Kolore-karga Nukleo atomikoak
Elkarrekintza jasaten duten partikulak Guztiak Quarkak, leptoiak Karga elektrikodun partikulak Quarkak, gluoiak hadroiak
Partikula bitartekariak Grabitoia (iradokia, baina detektatu gabea) , , (fotoiak) gluoiak mesoiak
Magnitudea (quarken eskalan) Ez da quarkekin aplikatzen
Magnitudea (protoien eskalan) Ez da hadroiekin aplikatzen

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search