Omar

Omar

2. Ondo gidatutako kalifak

634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a
Abu Bakr - Uthman ibn Affan
Bizitza
JaiotzaMekac.589
HerrialdeaRasidar kalifaldia
HeriotzaMedina644ko azaroaren 3a (57/58 urte)
Hobiratze lekuaMasjid al-Nabawi
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
HiltzaileaAbu Lu'lu'a (en) Itzuli
Familia
AitaAl-Khattab bin Nufayl
AmaḤantamah bint Hishām
Ezkontidea(k)Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Itzuli
Umm Kulthum bint Jarwal (en) Itzuli
Qurayba bint Abi Umayya (en) Itzuli
Umm Kulthum bint Asim (en) Itzuli
Atika bint Zayd (en) Itzuli
Zaynab bint Madhun (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, kalifa, Imama, erlijio burua eta Sahaba
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBadreko gudua
Battle of Uhud (en) Itzuli
Battle of the Trench (en) Itzuli
Battle of Khaybar (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب‎, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c.589 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1], al-Faruq (gauza onak eta txarrak bereizten dituena) izenez ezaguna; gobernari eta legelari musulmana eta kalifa ortodoxo deiturikoen artean, bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamiar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar, Abu Bakr-en[2][3] ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.

Islamaren historiako buruzagi famatu, garrantzitsu eta eraginkorrenetakotzat hartzen da[4][5], nahiz eta xiiek ez duten liluragarritzat hartzen[5].​ Historikoki, Omar I.a deitzen zaio Omar II.a omeiatar kalifatik bereizteko.

Banu Adi taldeko kide izan zen, eta tribuen arteko arbitrajearen arduraduna izan zen[6], 581. urtearen inguruan. Hasieran, Mahomaren eta erlijio berriko fededunen aurka borrokatu zuen, baina, geroago, 615. urtean, islam erlijioa bere egin zuen.

Omar profetaren Sahaba (lankide) eta ordezkari leialenetakoa izan zen. Mahomaren aitaginarreba zen, Abu Bakr bezala, hura bere alaba Hafsa[7] alabarekin ezkondu baitzen.​ Nortasun handiko gizona (iturrietan maiz aipatzen dena), eragin handia izan zuen. Profeta 632an hil zenean, Abu Bakr oinordeko gisa aukeratua izan zedin lagundu zuen; aldi berean, Abu Bakr-ek bere oinordeko izendatu zuen bi urte geroago[8].

Bere erregealdian, Omarrek arrakasta handiz hedatu zuen kalifa-herria, gobernatuz Sasandar Inperiotik Bizantziar Inperioko bi heren baino gehiagoraino. Sasandarrei aurre egin zien, eta Persia bi urtean konkistatzea lortu zuen, 642 eta 644 artean. Juduen tradizioak hari aitortu zion juduei erromesaldian Jerusalemen sartzeko baimena, hiria gurtzen utziz[9]. K. o. 644ko azaroaren 7an, Firūz izeneko esklabo persiar batek erail zuen, estatuko hiriburua zen Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.

Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen, islamiar egutegia horren araberakoa delarik, 622ko uztailaren 16an hasiz. Harkaitzaren Kupula ospetsua ere Jerusalemen eraikitzea agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan, nondik Mahoma zerurantz igo baitzen.

Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Omarrek Bizantziar Inperioaren eta Persiaren aurka borrokatu zuen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamiar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra, 638an konkistatu zuen; Egipto, 642an, eta Mesopotamia (harrezkero Irak izenez ezagutuko dena), urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietan, jada existitzen ziren egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak (dhimmiak edo babestuak) estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena eta islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkionak. Konkistatutako tokietan, bere armadak biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
  2. «Sahih al-Bukhari 3671 - Companions of the Prophet - كتاب فضائل أصحاب النبى صلى الله عليه وسلم - Sunnah.com - Sayings and Teachings of Prophet Muhammad (صلى الله عليه و سلم)» sunnah.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. «Sahih al-Bukhari 3662 - Companions of the Prophet - كتاب فضائل أصحاب النبى صلى الله عليه وسلم - Sunnah.com - Sayings and Teachings of Prophet Muhammad (صلى الله عليه و سلم)» sunnah.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  4. (Gaztelaniaz) «Ün vistazo a la vida de Omar Ibn Al Jattab parte 1 de 2» Islamweb (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  5. a b (Ingelesez) «Encyclopaedia of Islam | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  6. «Umar Ibn Al-Khattab : His Life and Times, Volume 1». archive.org.
  7. Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, p. 42, Sahih al Bukhari
  8. (Ingelesez) «Encyclopedia of Islam and the Muslim world | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  9. (Ingelesez) «History of the Jews. Vol. 2, From the Roman Empire to the early Medieval period | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search