Ongailu

Gatza, azukrea eta piperbeltz beltza arruntak dira sukaldaritzan; hala ere, beti ez dira ongailutzat hartzen.

Ongailua zapore berezia emateko edo platera osatzeko janariari eransten zaion gozagarri, saltsa edo espezia da. Sarritan zapore bizikoa izanik, kantitate txikietan erabiltzen da. Euskal sukaldaritzan ongailurik erabilienak gatza, azukrea, oliba olioa, ozpina, berakatza eta perrexila dira.

Normalean janaria mahaigaineratu baino lehen edo justu mahaigainean dagoenean eransten dira. Beste batzuk janaria prestatzean erabiltzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search