Onomastika

Onomastika izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da, eta izen propioen multzoa. Honako hiru atal hauetan banatzen da:

  • antroponimia, pertsona izenak (antroponimoak) aztertzen dituena;
  • toponimia, leku izenak (toponimoak) aztertzen dituena;
  • bionimia, izaki bizidunen izenak aztertzen dituena.

Toponimia, gainera, beste zientzia batzuetan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.

2016an Onomastika Elkartea eratu zen Euskal Herrian, Ricardo Zierbide, Ander Ros, Josemari Sestorain eta besteren ekimenaz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search