Paganismo germaniar

Merseburgeko bigarren sorgintzearen ilustrazioa, Emil Doeplerrek 1905ean egina. Sorginkeri bidez, germaniar mitologiako jainkoek zaldi bat sendatzen dute.

Paganismo germaniarra herri germaniarrek Burdin Arotik Erdi Aroan kristautasunera arte egiten ztuzten praktika erlijiosoen multzoa da. Erlijio-praktikak kultura germaniar goiztiarraren funtsezko elementua izan ziren. Bai aztarna arkeologikoetatik bai iturri literarioetatik abiatuta, Erdi Arora arte herri germaniarren arteko sinesmen komunak edo hertsiki lotutakoak arakatu daitezke, Eskandinaviako azken eremuak kristautu zirenean. Aitzinindoeuroparren erlijioan sustraitua, erlijio protogermanarra hedatu egin zen migrazio-aldian, eta zenbait eremu sortu ziren, hala nola iparraldeko herri germaniarren antzinako erlijio nordikoa, herri germaniar kontinentalen paganismoa eta gaur egun ingelesa hitz egiten duten herrien paganismo anglosaxoia. Erlijio germaniarra hobeto dokumentatuta dago Eskandinaviako eta Islandiako X. eta XI. mendeetako testuetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search