Palmondo olio

Palma olio bloke bat

Palmondo olioa edo palma olioa landare olio jangarri bat da, olio palmondo afrikarraren (Elaeis guineensis) fruituaren mesokarpotik ateratzen dena.[1] Munduan gehien kontsumitzen den landare olioa da.[2] Afrika, Hego Amerika eta Asiako sukaldaritzako ohiko osagaia izateaz gain, gaur egun, batez ere, industrian erabiltzen da: % 80 janari industrian, % 19 kosmetikan eta % 1 bioerregaiak egiteko. Elikagai prozesatuen erdiek palma olioa dute, biguntasuna emateko eta kontserbazioa errazteko. Baina, gehienbat, merkea delako erabiltzen da. Izan ere, olio palmondoaren etekina hektareako sojarena halako hamar da.

Palma olioa laranja-kolorekoa da, beta-karotenoan oso aberatsa delako. Beroak molekula hauek suntsitzen baititu, zenbait minutuz irakin ostean zuri bihurtzen da. Gantz-azido aseak dituen landare-olio gutxienetakoa da. Gantz-azido ase horiengatik, giro-tenperaturan erdi-solidoa da eta 35 °C eta 42 °C arteko fusio-puntua du.

  1. «palmondo-olio», Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar Fundazioa. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenarekin argitaratua.
  2. (Ingelesez) Palm Oil Continues to Dominate Global Consumption in 2006/07 United States Department of Agriculture

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search