Panpi Ladutxe

Panpi Ladutxe
Izen osoa: Pampi Laduche
Jaiotza data: 1955eko uztailaren 13a
Jaioterria: Azkaine (Lapurdi)
Heriotza data: 2021eko azaroaren 30a (66 urte)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1981eko ekainaren 25a
Debutatze pilotalekua: Haroko udal pilotalekua
Erretiratze data: 1994ko abuztuaren 8a
Erretiratze pilotalekua: Deportivo (Bilbo)

Panpi Ladutxe[1] —jaiotzako izena, frantsesez, Pampi Laduche—, pilota arloan Ladutxe deituraz ezaguna (Azkaine, Lapurdi, 1955eko uztailaren 13a - Baiona, Lapurdi, 2021eko azaroaren 30a)[2][3] esku huskako pilotari profesionala eta euskal abeslaria izan zen. Joseph Laduche pilotariaren semea.[4]

Pilotaren munduko izarrik handienetako bat izan zen, errematerako trebetasun ikusgarria zuena. Lehenik trinketean nabarmendu zen, eta buruz buruko eta binakako txapelketak irabazi zituen. 26 urte zituela hasi zen ezkerparetako pilotaleku profesionaletan. Binakako txapelketa nagusian izan zituen lorpenik handienak: txapeldun 1987an eta 1989an, Joxean Tolosa atzelaria lagun, eta txapeldunorde 1988an, Martinikorena atzelaria lagun. Bera izan zen ezkerparetako txapelketa nagusietako bat irabazi zuen Ipar Euskal Herriko lehenbiziko pilotaria.[4]

  1. Nahiz eta Pampi euskal izena ez den eta Laduche euskal deitura ez den, pilotaria euskal grafia horrekin egin da ezaguna euskaldunon artean.
  2. «Panpi Laduche pilotari ohia zendu da» Kazeta.eus 2021-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  3. «Panpi Ladutxe pilotari eta kantaria hil da» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  4. a b Ostolaza, Paulo, Etxeberria, Julen. Panpi Ladutxe hil da. Berria, 2021eko abenduak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search