Pare txirikordatu

Pare txirikordatuzko kablea kable pare motetako bat da. Kobrezko hariez osatuta egoten dira, euren artean txirikordatuak. 2, 4, 25 eta 100 hariko kableak daude, baita gehiagokoak ere. Txirikordatuak propietate elektrikoak egonkortzen ditu kablean zehar eta inguruan egon daitezken beste kable pareek sortutako interferentziak murrizten ditu.

Sare telefoniko publikoan erabiltzeko kable pareen hurrengo propietateak dituzte:

  • Eroaleak elektrolisi bidez lortutako eta suberatutako kobrezkoak dira.
  • Espainian erabilitako kalibreak 0.404, 0.51, 0.64 y 0.91 mmkoak dira.
  • Isolatzailea dentsitate altuko polietilenozkoa izango da, kable zaharretan izan ezik, non paperezkoa den.
  • Tortsio luzera desberdina da kapazitatea eta beraz pareen arteko diafonia murrizteko.
  • Pareak haien artean elkartzen dira gerua kontzentrikoak lortzeko..
  • Kasu batzuetan kableen arteko lekua pterolatoz betetzen da, honela hezetasuna edo ura ez sartzeko kablearen estalkia apurtzen bada. Estalki hau gaur egun polietilenozkoa da, antzina berunezkoa izan ohi zen.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search