Pariak

Indiako estatu askotan ukiezinek bizitza maila oso baxua, marginazioa, txirotasuna eta analfabetismoa jasatzen dituzten, gainera emakumeak maiz bortxaketak jasan ohi dituzte.

Paria, dalit edo ukiezinak Indiako kasta izeneko egitura sozialetik kanpo dauden pertsona baztertuak dira. Historian eta egun ere, gizartean mespretxatzen diren lanbideak dituzte, hala nola, estolderia-garbitzaile, eskale, ehorzle, harakin, arrantzale eta ehiztari. Nagusiki India hegoaldeko Tamil Nadu eta Kerala estatuetan bizi dira.

Ikuspegi hau bereziki hinduismoan sustraitua dago, baina beste erlijio eta kultureetan ere ntzeko taldeak ere badaude. Apartheid edota arrazakeriarekin ez bezala, ukiezintasuna larruazal kolore, arraza edo erlijio berdineko gizasemeen artan ematen da, ezberdintasun nagusia talde hau gainontzeko ustezko goi mailako taldeetatik marginatua izatean datza.

Berez, ukiezintasuna munduaren "berezko orden" batean oinarritzen diren siniskera espiritual eta erlijiotsuetan jatorria izan arren, praktikan diskriminazio, marginazio, txirotasun, analfabetismo eta talde honen aurkako bortizkeria dakartza, eta beste hainbat alboratutako talde askotan jazotzen den legez, emakumeak eta umeak kaltetuenak izan ohi dira.

Erakundeek fenomenu honen aurka burutzen duten borroka oraindik ez da behar adinekoa, jazotzen den herrialdeetako pentsakeran sakonki errotua dagoeen kontzeptua baita.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search