Paul Anthony Samuelson (Gary, Indiana, 1915eko maiatzaren 15 – Belmont, Massachusetts, 2009ko abenduaren 13) ekonomialari ospetsu bat izan zen, ezaguna neoliberalismoaren aurkako jarrerarengatik. Aldi berean, keynesiar sintesi neoklasiko edo neokeynesianismoaren eskolako ordezkari nabarmen bat izan zen, keynesianismo ortodoxoa eta eskola neoklasikoa bateratuz. 1970 urtean, lehenbiziko estatubatuarra izan zen Ekonomiako Nobel Saria irabazten. Kenneth Arrow Ekonomiako Nobel saridunaren esanetan, "historiako ekonomilaririk onena" izan zen.
Massatsusetts Institute of Technology (MIT) institutuko ekonomia sail ospetsuaren sortzailea, Chicago eta Hardvard-eko unibertsitateetan aritu zen ikasten. Oso gaztea zelarik, idatzi zituen lan zientifikoek ospetsu bilakatu zuten mundu osoan. Ekonomiari buruzko zutabea idatzi zuen luzaroan "Newsweek" aldizkarian. John F. Kennedy lehendakariaren aholkulari ekonomikoa izan zen. Samuelson irakasleak, gaur egun New Yorkeko Unibertsitatean irakasle bisitaria izateaz gainera, MITeko ikerkuntza-lanak eta tenisa bateratzen ditu. Sei seme-alaba ditu (hirukiak barne direla), eta haiek 15 ilobaren aitona egin dute.
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Paul Samuelson |
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search