Pearl Harborko erasoa

Pearl Harborko erasoa
Irudia
Map
Motanaval offensive (en) Itzuli
gudu
air offensive (en) Itzuli
Honen parte daBigarren Mundu Gerra eta Pacific War campaigns (en) Itzuli
Data1941eko abenduaren 7a
KokalekuPearl Harbor
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Honen ondorioaconsequences of the attack on Pearl Harbor (en) Itzuli
Pertsona hilak2.469
Kronologia
1941eko azaroaren 5a Consent (en) Itzuli
Osatuta

Pearl Harborko erasoa edota Pearl Harborko gudua (ingelesez: Attack on Pearl Harbor edota Battle of Pearl Harbor; japonieraz 真珠湾攻撃) Japoniako Armada Inperialak 1941eko abenduaren 7ko goizean Pearl Harborreko (Hawaii) Estatu Batuen itsas basearen aurka egindako ezusteko erasoaldi militar bat izan zen. Erasoaren helburua Estatu Batuetako Ozeano Bareko Flotaren esku-hartzea saihestea zen.

353 japoniar hegazkinek burutu zuten erasoa, tartean, bonbaketariak eta torpedo-ontziak. Portuko zortzi korazatu estatubatuarrak kaltetuak izan ziren, eta horietako lau hondoratu egin ziren, besteak beste; hala ere, japoniarrek ere izugarrizko galerak izan zituzten.

Eraso honen eta beste arrazoi batzuen artean Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sartu zen, hurrengo egunean, abenduaren 8an Japoniari gerra deklaratuz. Alemania naziak eta Italia faxistak gerra deklaratu zioten Estatu Batuei abenduaren 11n, Ardatzaren (II. Mundu Gerran Alemaniak, Italiak eta Japoniak aliantzaren aurka sortutako alderdia) potentzia asiarraren aurka abian jarritako operazioei erantzunez.

Nipondarren aldetik adierazpen formalik ez zegoenez aurrera egiten ari zirela ziruditen negoziazioak egiten ari ziren bitartean, Franklin D. Roosevelt AEBetako presidenteak 1941eko abenduaren 7a «doilorkerian biziko den data» izendatu zuen. Gainera, Pearl Harborreko erasoa Tokioko epaiketetan epaitu zuten gerrako krimen gisa.

"Atzo, 1941eko abenduaren 7a, doilorkerian biziko den eguna, bat-batean eta nahita eraso zioten Ameriketako Estatu Batuei Japoniako Inperioko itsas eta aireko indarrek." Franklin D. Roosevelt lehendakariak Kongresuari – 1941eko abenduaren 8a


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search