Pekin[1] edo Beijing[1] (txinera tradizionalez: 北京; pinyinez: Běijīng; Wade–Giles: Pei-ching; Txinako posta zerbitzuaren sistemaren transkripzioa: Peking) Txinako Herri Errepublikako hiriburua da. Probintzia estatusa duen Txinako udalerrietako bat da, gobernuak zuzenean administratzen duena Txinako Errepublika osatu zenetik. Mugakideok ditu: Hebei probintziarekin, iparraldean; mendebalde, hegoalde eta ekialdean, Tianjin udalerriarekin.
Biztanleei dagokienez, bigarren hiri handiena da, Shanghairen atzetik. Garraio zerbitzuen elkargune garrantzitsua da, baita trenbide linea eta errepide askoren abiapuntua ere. Horrez gain, aireportura atzerritiko hegaldi asko heltzen dira. Ekonomian, Txinako gune politiko eta kultural nagusia da.