Petilla Aragoi

Petilla Aragoi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia ekialdetik
Petilla Aragoi bandera
Bandera

Petilla Aragoi armarria
Armarria


Goiburua: « Nobelgo Hiribildua »
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Petilla de Aragón
Alkatea
(2015-2023)
Florentino Aguas Arillo
(independenteak)
Posta kodea50686
INE kodea31203
Herritarrapetillar
Geografia
Koordenatuak42°27′42″N 1°05′32″W / 42.461591°N 1.092268°W / 42.461591; -1.092268
Azalera27,55 km²
Garaiera568-1143 metro
Distantzia73,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria28 (2023:  −2)
alt_left 14 (%50)(2019) (%60,7) 17 alt_right
Dentsitatea1,02 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 19,58 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 0,00 (2018: %0)
Datu gehigarriak
Sorrera1231 (Nafarroara gehitzea)
Webguneawww.petilladearagon.org

Petilla Aragoi[4][a] —edo Petilla bakarrik—[b] Euskal Herriko udalerri eta barrendegi bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Aragoiz inguratua. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago administratiboki, geografiki Cinco Villas eskualde aragoiarraren barruan, eta Iruñea hiriburutik 73,6 kilometrora. Altuera 568 eta 1143 metro artekoa da, eta 27,55 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 28 biztanle zituen.

Benetan bi barrendegi dira: Petilla eta Bastanes. Santiago Ramon y Cajal euskalherritar Nobel saridun bakarraren jaioterria, herri txiki hau antzinatik Nafarroako Erresumarena izan zen, Petri II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Nafarroakoa erregeek XIII. mendean sinatutako itun baten ondorioz. Etxeak, arkitektura aragoiarra tipikoari jarraituz, Karrika Nagusian daude gehienbat, aldapa handi batekin. Paisaia menditsua da, Pirinioaurrekoa, baina ia ez dago laborantza-lurrik. Dauden bakanak Bastanesen daude.

Bertako biztanleak petillarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search