Piano

Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Piano (argipena)».
Piano
Deskribapena
Motagiltzadi, struck string instrument (en) Itzuli eta true board zithers with resonator box (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena314.122-4-8
Hedadura
Jotzaileapiano-jotzaile
AsmatzaileaBartolomeo Cristofori (en) Itzuli
Asmakuntza-data1720

Pianoa (pianoforteren laburpena, italieraz "piano", "leun" eta "forte", "indartsu" hitzek osatzen duten hitzaren laburdura) perkusio eta hari-instrumentu bezala sailkatutako musika tresna harmoniko bat da, eta Hornbostel-Sachsen sailkapenaren arabera kordofono sinple bat da. Pianoa jotzen duen musikariak pianista edo piano-jotzaile du izena.

Erresonantzia-kaxa batek osatzen du, teklatu bat gehitu zaiona. Teklatu horren bidez, altzairuzko sokak feltrozko mailu forratuekin kolpatzen dira, soinua sortuz. Bibrazioak zubien bidez transmititzen dira taula harmonikora, eta horrek anplifikatu egiten ditu. Hari anitzeko harpa kromatiko batez osatuta dago, zeharkako perkusio mekanismo batek eraginda, eta itzalgailuak gehitu zaizkio. 1700. urtean asmatu zuen Bartolomeo Cristofori paduarrak. Bere aurrekarien artean, zitara, monokordioa, dulzimerra, klabikordioa eta klabezina (hortik datorkio forma, baina ez mekanika) bezalako tresnak daude.

Historian zehar piano mota ezberdinak egon dira, baina ohikoenak isats-pianoa eta piano bertikala edo horma-pianoa dira. Pianoa afinatzea funtsezko faktorea da instrumentuaren akustikan, eta harien tentsioa aldatuz egiten da, frekuentzia egokietan bibratzeko moduan.

Mendebaldeko musikan, pianoa bakarkako interpretaziorako, ganbera musikarako, akonpainamendurako, konposatzen laguntzeko eta entseatzeko erabil daiteke. Instrumentu honentzako lehen konposizio espezifikoak 1732 inguruan sortu ziren, horien artean, Lodovico Giustiniren pianorako hamabi sonatak nabarmentzen dira, Sonate da cimbalo di piano e forte detto volgarmente di martelletti izenburukoak. Ordutik, asko izan dira pianorako obrak egin dituzten konpositoreak, eta kasu askotan, konpositore horiek berak piano-jotzaileak izan dira. Frédéric Chopin, Franz Liszt, Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwig van Beethoven, Claude Debussy eta Piotr Ilitx Txaikovski konpositoreek jo zuten. Erromantizismo musikalaren tresna adierazgarria izan zen, eta paper garrantzitsua izan du gizartean, bereziki XVIII. eta XIX. mendeetako goi klaseen artean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search