Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Pierre-Simon Laplace (Beaumont-en-Auge, Normandia, Frantzia, 1749ko martxoaren 23a[1] - Paris, 1827ko martxoaren 5a) frantziar astronomo, fisikari eta matematikaria izan zen. Mekanika newtondarraren jarraitzailea zen, ekarpen handia egin zuen gero Laplace-ren transformatuaren aurkikuntzan, eta Laplace-ren ekuazioa aurkitu zuen; estatistikari gisa probabilitatearen teoria analitikorako oinarriak ezarri zituen; eta astronomo gisa eguzki-sistemaren sorrerari buruzko teoria nebularra planteatu zuen. Determinismo zientifikoaren doktrina filosofikoa partekatzen zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search