Pirateria

Piraten bandera adierazgarriena, Jolly Roger, XVIII. mendeakoa da.

Pirateria edo itsaslapurreta itsasoan eginiko lapurreta da, estatu burujabe baten baimena izan gabe. Itsas lapurreta nazioarteko uretan edo estatu baten jurisdikzio gabeko lekuetan egiten da gehienetan, itsasontziko bere zama lapurtzeko edo bere bidaiariak esklabo bihurtzeko.

Piratek bere kabuz jokatzen zuten bitartean, kortsarioek "nabigatzeko" baimenak zituzten bere herrialde etsaien merkatari ontziei eraso egiteko eta bertako zama lapurtzeko. Horrexegatik zaila zen esatea nor zen pirata eta nor kortsarioa, adibidez, Francis Drake kortsario britainiarra pirata bat baino ez zen espainiar agintarien ustez.

Nazioarteko zuzenbidearen definizioa Nazio Batuen itsas zuzenbidearen itunaren 101. artikuluan agertzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search