Pirritx, Porrotx eta MariMotots

Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Pirritx (Aiora Zulaika), Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta MariMotots (Mertxe Rodriguez).
Datuak
JatorriaLasarte-Oria (Gipuzkoa)
Urteak1987ko abenduaren 24a -
gaur egun (36 urte)
Taldekideak
Aiora Zulaika
Joxe Mari Agirretxe
Mertxe Rodriguez
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.katxiporreta.eus
Facebook: katxiporreta.eus Instagram: pirritxporrotxetamarimotots Youtube: UC9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q Spotify: 3Y6X9YOoQ42J1WyEMPgdXb Musicbrainz: abec68c2-8e74-4de4-a4f6-e8de1957eb4a Discogs: 12883871 Edit the value on Wikidata

Pirritx, Porrotx eta MariMotots Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez aktoreek osaturiko pailazo hirukotea da. 1987ko abenduaren 24an sortu zen, Lasarte-Orian eta gaur egun Euskal Herriko pailazorik ezagunetakoak eta arrakastatsuenetakoak dira.

Herriz herri aritzen dira eta plazetan, festetan, ikastetxeetan... egiten dituzten emanaldiak. Urtean 120-150 emanalditik gora eman izan dituzte eta beraien errekorra ikasturte batean 205 saio eskaintzea da.

Urtero-urtero emanaldi berri bat sortzen dute eta berarekin batera, abesti berriak ere bai. 36 urteko ibilbidean 30 ikuskizun eta 38 disko grabatu dituzte. Guztira, 446 abestitik gora argitaratu dituzte.

2002an 15 urte bete zituen pailazo taldeak eta Beti zuekin... Katxiporreta!! ikuskizunarekin ospatu zuten. 2012an berriz, 25. urteurrenean Sentitu, pentsatu, ekin! saio berezia sortu zuten. 2022an 35 urte bete zituzten eta ospatzeko Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna taularatu zuten.

Pailazo-taldearen inguruan Irrien Lagunak ekimena sortu da, pailazoen merchandising produktuak saltzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search