Piru Gaintza

Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaintza (argipena)».
Piru Gaintza

Bizitza
JaiotzaBasauri1922ko maiatzaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBasauri1995eko urtarrilaren 6a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1940 / 1959381120
Espainiako futbol selekzio nazionala1945 / 19553310
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

FIFA: 49681 UEFA: 75063 Edit the value on Wikidata

Agustín Gaintza Bikandi (Basauri, 1922ko maiatzaren 28a - ib., 1995eko urtarrilaren 6a), Piru Gaintza izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.[1][2] Dublingo adarzabala (gaztelaniaz: El gamo de Dublin) goitizenarekin ere ezaguna izan zen.[3][4][5] San Mameseko lehoien lider morala, eta Athleticek duen ikonorik handienetakoa.

Basauriarra jaiotzez, 1940. urteko denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen (Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gaintza). Guztira, hemeretzi denboraldi egin zituen taldean, 1940tik 1959. urtera bitarte.[6]

Bi liga eta zazpi kopa irabazi zituen, guztira 382 partidu jokatuz. 18 urterekin egin zuen debuta eta 37 urte bete baino 11 egun lehenago erretiratu zen. 1959ko maiatzaren 17an erretiratu zen, San Mamesen Real Madrilen aurka jokatutako Kopako partida batean izan zen.[7] Geroago entrenatzailea ere izan zen lau denboralditan, 1965-1966 denboralditik 1968-1969ra. Orduan Iriondori pasa zion entrenatzaile postua. Geroago, aholkulari eta ikuskari gisa segitu zuen beharrean, jokalari gazte bikainak detektatzen.

Espainiako futbol ligan 120 gol sartu zituen. 1946-1947 denboraldian, partidu bakar batean Celta de Vigoko taldeari zortzi gol sartu zizkion. Errege Kopan 99 partida jokatu zituen, urte askotan iraun zuen marka horrek Andoni Zubizarretak gainditu zuen arte 104ra iritsita.[7] Eta espainiar selekzioarekin 38 aldiz jokatu zuen.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
  2. (Gaztelaniaz) Ranedo, Carlos. (2017). El mejor equipo del mundo : historias del Athletic Club. (1. ed. en El Gallo de Oro. argitaraldia) Ediciones El Gallo de Oro ISBN 978-84-16575-25-1. PMC 1012395712. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  3. (Gaztelaniaz) MARCA. (1963-01-01). GAINZA - El Gamo de Dublín - Futbol. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  4. (Gaztelaniaz) Ramos, Jesús. (2016-10-07). «Agustín Piru Gaínza, el gamo de Dublin» MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  5. (Gaztelaniaz) Irlanda 1 España 4 (Amistoso 1949) El día que "Piru" Gaínza se convirtió en "El Gamo de Dublín". (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  6. «Berria.info - Elkarrizketak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  7. a b «61 urte Gainzak erretiroa hartu zuenetik | Athletic Club» www.athletic-club.eus (Athletic Club) (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search