Pittsburgh (ahoskatu /ˈpɪtsbərɡ/) Pennsylvaniako hiri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan kokatua. Bere estatuko bigarren hiri handiena izateaz gain, Allegheny konderriko hiriburua da.
2000 urteko datuen arabera bere biztanleria 334.563koa zen, baina 2006rako 312.819 biztanletara jaitsi zen. Udalaren esanetan, 2009an hiriaren %20 hutsik edo abandonaturik dauden eraikin eta etxebizitzez osaturik dago. Pittsburgheko erdialdeak nolabaiteko influentzia ekonomikoaz gozatzen du, nazioko 25. sailkatuz erdialdean lan egiteko aukeratan (6.a lan dentsitatean).
Erdialdearen forma hiruki karakteristikoa inguratzen duten Allegheny eta Monongahela ibaien eraginez da, eta bi hauek elkartzean Ohio ibaia osatzen dute. Hiriak 151 etxe orratz ditu, 446 zubi, mendian gora doazen bi funikular eta iraultza aurreko gotorleku bat.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search