Plastiko

Plastikoak kimika eta teknologiaren ikuspegitik, material organiko polimerikoak dira. Karbono, oxigeno eta hidrogenozko (eta neurri txikiagoan fluor, kloro, nitrogeno edo siliziozko) molekula erraldoiz osaturik daude, eta pisu molekular altua dute. Molekulen sorburua naturala edo sintetikoa izan daiteke. Naturalen artean, zelulosa, argizaria eta kautxua daude, eta sintetikoen artean, besteak beste, bakelita, polietilenoa eta nylona. Plastiko moderno gehienak gas naturala edo petrolioa bezalako erregai fosiletatik eratorriak dira; hala ere, azken metodo industrialek material berriztagarrietatik egindako lehengaiak erabiltzen dituzte, hala nola artoaren edo kotoiaren eratorriak.[1]

  1. «The product life cycle» CIM Coursebook 03/04 Marketing Planning (Routledge): 154–158. 2012-10-02 (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search