Plastilina

Plastilinaz egindako panpinatxoa.

Plastilina edo plastizina moldekatzeko erabiltzen den material plastikoa da. Kaltzio gatzez, baselinaz eta beste konposatu alifatiko batzuez osatuta dago, batez ere azido estearikoz. Haurren erabilerarako egokia da, eta jostailu ezaguna da. Kolore askotan aurki daiteke.

Plastiko termoegonkorra izan arren, hainbat ezaugarri berezi ditu, hala nola, malgutasuna eta tenperatura altuekiko erresistentzia baxua.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search