Plutino

Kontuz! Ez nahastu termino hau Plutoideekin

Aurkitu ziren lehen plutinoetako batzuk; tamainan, kolorean eta albedoan alderaturik.

Plutinoak Neptunorekiko 3:2 erresonantzian dauden transneptunotar objektuak dira. Honek esan nahi du, gorputz hauek 2 bira egiten dituztela Eguzkiaren inguruan Neptunok hiru egiten dituen aldiro. Horregatik, gorputz hauetako batzuek Neptunoren orbita zeharkatzen badute ere, gasezko erraldoiak ezin ditu grabitazionalki kanporatu.

Plutonek gorputz hauek duten abilezia berdina duenez, mota honetako objektuek ''plutino'' (''pluton txikiak'') izena hartzen dute, ingelesez planeta nanoak duen izenaren ondorioz. Aipatzekoa da, plutino guztiek hildakoen munduko edo infernuko jainko zein izakien izenak jasotzen dituztela.

Plutinoek Kuiper gerrikoko barnealdeko gunea osatzen dute. Gutxi gorabehera, Kuiper gerrikoan ezagutzen ditugun objektuen laurdena plutinoak dira. Ezagutzen diren plutinoen artean tamainarik handiena duena Pluton planeta nanoa da. Pluton eta Karonteren ondoren aurkitu zen lehen plutinoa, (385185) 1993 RO, 1993ko irailaren 16an aurkitu zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search