Pobretasun

Thomas Kennington, Umezurtzak, 1885

Pobretasuna, pobrezia edo txirotasuna oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean.[1] Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza, giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Beraz, zentzu zabalago batean, pobrezia giza garapenerako beharrezko diren baliabideak ez izatea da. Pobrezia pertsona, talde edo herri batek gizarte baten baitan pairatzen duen egoera izan daiteke, eta desberdintasun ekonomiko eta sozialaren ondorioa da.

Baliabide ekonomikorik ez izateak baliabide horiek eskuratzea eragozten duen egoerak ere pobreziatzat hartzen dira, baita langabezia, diru-sarrerarik eza edo horien maila baxua bezalako egoerak ere. Era berean, pobrezia gizarte-bazterketako, gizarte-bereizketako edo marjinazioko prozesuen emaitza izan daiteke (alderantziz, pertsona bat pobre bihurtzeak ere marjinaziora eraman dezake). Hirugarren munduko herrialde askotan, pobrezia agertzen da elikagaien oinarrizko saskian beharrezko guztiak asetzea ezinezkoa denean edo azpigarapen-arazoak izaten direnean.[2]

  1. Zer ote da pobrezia? Argia, 2006-06-11, 2023-03-31n begiratua.
  2. (Gaztelaniaz) Agudo, Alejandra. (2014-07-24). «Menos pobres, pero más vulnerables» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search