Posta

Posta: bidali nahi diren gutunak postontzira bota, posta zerbitzuak bertatik jaso eta gutunak adierazten duen hartzaileari bidaliko dio.

Posta gutunak, idatzizko agiriak, dirua eta paketatutako objektuak bidaltzaile izeneko pertsona batengandik jaso, helbide batera garraiatu eta bertan hartzaile izeneko pertsona bati emateko sistema bat da. Posta zerbitzua unibertsala eta publikoa da: munduko edozein tokitako edozein pertsonatara igor daiteke gutun edo objektu bat.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search