Pragmatika

Pragmatika hizkuntzalaritzaren ataletako bat da, perpausen arteko erlazioak eta hauek erabiltzen diren egoera aztertzen dituena, hau da, mezu baten interpretazioan testuinguru zehatz batek nola eragiten duen. Semantika, morfosintaxia, gramatika, oro har, eta psikologia edo soziologiako elementuak nahasten dituen diziplina da. Testuan azaltzen diren elementuez gain testuinguruaren arabera ulertu daitezkeen elementuak ere aztertzen ditu, bai elementu objektiboak zein subjektiboak, beronen sorreraren hipotesi nagusietako bat esanahiaren zehaztasun gehienak perpausetik at izaten baitira, eta hiztunek interpretatu behar izaten dituzte.

Pragmatikak testuak, edo testu zatiak, bere testuinguruan aztertzen ditu. Horrela, hainbat arrazoirengatik gerta daiteke testu bat edo testu zati bat desegoki suertatzea, zuzentzeko modukoa[1], nahiz eta gramatika akatsik izan ez.

  1. Urgell, Blanca. «Zu zatzaizkit axola» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search