Prestigeren hondamena

Prestigeren hondamena
Irudia
Map
MotaMarea beltz
Ingurumen gatazka
Data2002ko azaroaren 19a
KokalekuCosta da Morte Norte (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Parte-hartzaileak
AbiapuntuSan Petersburgo
HelmugaGibraltar

Prestigeren hondamendia Galizian gertatutako petrolio-isuria izan zen. Prestige kasko bakarreko petrolio-ontzi bat izan zen. 77.000 tona petrolio zeramatzala, 2002ko azaroaren 19an Galiziako (Espainia) kostaldean hondoratu zen eta marea beltza erraldoia sortu, Mariano Rajoy ministroa zela. Heriotzaren Kosta ingurua kaltetuenetarikoa izan zen, arrantza sektorea bereziki kolpatuz.

Espainia, Portugal eta Frantziako kostaldeak beltzez busti zituen, Europako bazter hauetako inoizko hondamendirik handienetakoa eraginez. 2005. urtean oraindik ondorioak nabarmenak ziren kostaldeetan. Ontziaren kapitaina, Apostoulos Mangouras greziarra, salbamendu-ekipoekin ez kooperatzeagatik atxilotu zuten, baina 2005. urterako jadanik kalean zen.

Euskal Herriko kostaldera ere iritsi ziren petrolio arrastoak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search