Prezipitazio (meteorologia)

Artikulu hau fenomeno meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Prezipitazio (argipena)».
Epe luzeko batez besteko prezipitazioa hileka[1]

Prezipitazioa, meteorologian, zerutik erorita lurzorura ailegatzen den edozein hidrometeoro mota da (euria, elurra eta txingorra) eta horrek lurrera ekarritako ur kantitatea.[2] Meteorologian, prezipitazioak aztertzen dituen adarra plubiometria da.

Prezipitazioa ziklo hidrologikoaren zati nagusi bat da, ura lurzoruan ezartzen duelako. Hodeiek egiten dute prezipitazioa, eta lurzorura grabitateak eramaten du. Kantitatea eta maiztasuna, lekua eta urtaroaren arabera aldatzen da.

  1. Karger. (2016-07-01). Climatologies at high resolution for the Earth land surface areas. , 170122 or.  doi:10.1038/sdata.2017.122. PMID 28872642. Bibcode2016arXiv160700217N..
  2. Euskalmeten definizioa[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search