Pribilegio

Pribilegioa (etimologikoki lege pribatua, hau da, ez orokorra, baizik eta pertsona zehatz bati buruzkoa) beste pertsona edo gobernu batek bermatutako aktibitate bat egiteko baimena edo ohorea da.

Adibidez, liburuetan, sarri adierazten zen egile eskubidea Cum privilegio esaera latindarrarekin. Pribilegioa ez da eskubide bat, eta, kasuren batzuetan, baliogabetua izan daiteke, eman den bezain modu arbitrarioan (ohi, erregeak). Eskubidea berezkoa da, pribilegioa emate bat den bitartean. Dena dela, praktikan, pribilegioa behin betikoa eta heredagarria da, eskubideak, historikoki, gizarte mugimendu ezberdinen borrokagatik konkistatuak izan ziren bitartean.

Antzinako Erregimenean, pribilegioak pertsonalak zein lurraldetarrak ziren. Espainian, foru bezala ezagutzen ziren, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziek argi adierazten duten bezala. Pribilegio hitza, askatasunarekin lotzen zen, egungo gizartean erabiltzen den zentzu erabat kontrakoan. Noble baten pribilegioak eta askatasunak, bere ondasunik preziatuenak ziren, bere gizarte egoera eta jarduera publiko ahalmena osatzen zuena.

Klase pribilegiatu kontzeptua, egungo gizartean, klase altu edo klase agintariarekin alderatzen da, aberastasun eta botere politiko gehiena duena, elitearen baliokide bezala. Baina, jatorrian, gizarte feudal eta Antzinako Erregimeneko estamentu pribilegiatuak, pribilegioak definitutako gizarte gorputz bat ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search