Programa informatiko

Formula bat balio batzuekin kalkulatzen duen programa xume bat Python lengoaiaz (zilindro baten bolumena)
Formula bat balio batzuekin kalkulatzen duen goiko programa xumearen exekuzioa Python lengoaiaz (zilindro baten bolumena)

Programa informatiko bat instrukzio sekuentzia bat da, gailu informatiko batek egikaritzean zeregin bat gauzatzen duena. Gailu informatiko gehienek programa informatikoen beharra dute ondo funtzionatzeko.

Programa informatikoen kodea progamazio lengoaia batean idazten dira, gehienetan programatzaile batek idatzita. Kode honi iturburu kodea deritzo, eta konpilatzaile batez konpilatu eta mihiztatu ondoren fitxategi egikarigarri batean bihurtzen da.

"hello, world" Brian Kernighan 1978an egindako programa informatikoa

Programazio informatikoen multzoari, liburutegi eta datuekin batera, software deitzen zaio. Haien funtzioari erreparatuz bi mota daude: sistemako softwarea eta aplikazio softwarea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search