Prolaktina (PRL) adenohipofisiko zelula laktotropoek sintetizatu eta jariatzen duten hormona da.
Prohormona bezala sintetizatzen da eta Golgi aparatuan eratutako jariaketa besikuletan pilatzen da. Haurdunaldian bular-guruinek hormona esteroideoen eraginez esnea ekoizteko gaitasuna eskuratzen dute eta prolaktinak prozesua mantendu egiten du.
Egitura kimikoari dagokionez, polipeptido bat da, gizakiarengan 199 aminoazido dituena. Ugariagoa da emakumeengan (batez ere haurdun dauden emakumeengan) gizonezkoengan baino.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search