Propaganda

Rosie the Riveter posterra, Bigarren Mundu Gerran emakumeek lantegietan lan egin zezaten propaganda.

Propaganda ideia, doktrina edo produktu bat jendartean ezagutarazi eta hedatzeko egindako ekintza antolatuen multzoa da[1].

Propaganda komunikazio-metodo bat da, jendearengan eragiteko asmoz informazio bat ezagutaraztea helburu duena, modu jakin batean jardun dezan edo zerbitzu edo produktu jakin bat erabil dezan.

Publizitateak ez bezala, propagandaren helburu nagusia, publikoa helburu jakin batekin erakartzea da, ez du zertan produktu baten salmentarekin lotuta egon[2][3].

Propaganda politikoaren helburua ideia bat azaltzea baino bere babesa edo arbuioa handitzea da, hau da, jendearen opinioa bereganatzea, ez trebatzea. Horretarako, emandako informazioak emoziozko karga handia du, askotan sentimendu abertzaleak bultzatuz (adibidez, nazien propaganda Holokaustoa zuritzeko); hitzaren esanahia, hasieran, neutroa zen[4].

Ingelesez propaganda hitzak konnotazio negatiboak izan arren, beste hizkuntzetan (adibidez Brasilen eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan) publizitatearen baliokide da. Edonola ere, gurean gutxiespen-zentzua mantentzen du, enteleguari baino emozio primarioetara jotzen duelako[5][6].

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Propaganda. .
  2. (Gaztelaniaz) Llantada, Alejandro. (2014-10-09). «Propaganda para marcas (y no es publicidad)» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Christian Oquendo Sánchez : ‘Es fácil identificar la propaganda’» El Universo 2014-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  4. «Emma Rodero Antón, Concepto y técnicas de la propaganda» bocc.ubi.pt (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  5. (Gaztelaniaz) Ramoneda, Josep. (2013-08-09). «Llámalo comunicación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  6. (Gaztelaniaz) Ballesteros, Teodoro González. (1989-10-18). «El vídeo de los famosos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search