Ramadan

Ilgora Manaman, Bahrainen: horrek Ramadanaren hasiera markatzen du.

Ramadana (arabieraz رَمَضَان ramaḍān) islamdar egutegiaren bederatzigarren hila da, mundu osoan ezaguna, musulmanek egun horietan, eguzkia ateratzen denetik sartu arte, egiten duten baraualdia dela eta. Musulmanen erlijioan garrantzi handia du Ramadanek, funtsezkoa. Ramadan hitzak bi esanahi ditu: baraualdi hori adierazteko (ṣawm (صَوْم) eta Ramadan musulmanen egutegiko izena adierazteko. Urtero Ramadan hila data desberdinetan da, ilargi egutegiaren arabera. Hitzaren etimologia Ramada da (arabieraz: رمضاء ‎), euskaraz "erre", hil horretan praktika onen bidez bekatuak erretzen direlako.[1]

  1. Mostafavi, Hasan (1368). Al-Tahghigh le Kalamat Al-Corán Al-Karim 4. Teheran: Ershad. 243.or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search