Reggae1![]() | |
![]() Judako lehoia Rastafari mugimenduaren hondoko koloreekin, reggae genero musikala ezaugarritzen duen ikurretako bat. | |
Mota | Kultura immateriala |
Irizpideak | ez daude |
Erreferentzia | 01398 |
Erreferentzia | immateriala |
Kokalekua | {{{Kokapena}}} |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 2018 (? bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Reggae | |
---|---|
![]() | |
Sorrera | 1960ko hamarkada |
Sorlekua | Jamaika |
Hedapena | mundu osoan |
Instrumentuak | gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria, teklatua, instrumentu etnikoak eta ahotsa. |
Azpigeneroak | |
raggamuffina |
Reggae[1] (ingelesez, /ˈɹɛɡeɪ/ ahoskatua) 60ko hamarkadako jamaikar jatorriko musika generoa da, eta honela banatzen da: ska (1960-1966), rocksteady (1966-1968) reggae (1969-1983) eta dancehall (1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, nahiz hasiera 70eko hamarkadaren amaieran hasi prozesu mailakatu batean, non «deejay»ek ospea kentzen joan zitzaizkien abeslari tradizionalei). Rastafari mugimenduari oso lotuta dago[2][3].
Zentzu hertsian, reggaea 1969 eta 1983 bitartean garatutako musika da, aurrekoen aldean musika-aniztasun handiagoko garaia, non baxu elektrikoak rol zentralagoa hartu eta, denborak aurrera egin ahala, rasta mugimenduaren eragina handitu baitzen letretan eta soinuan[3].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search