Ronald Wilson Reagan (Tampico, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko otsailaren 6a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2004ko ekainaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen 1981-1989 urteen artean.[1] Lehenago, film ugari egindako aktore ospetsua zen, eta komunismoaren aurkako bere jarrera erradikalagatik ezaguna. Bere agintaldian, hainbat erabaki hartu zituen munduan AEBren nagusitasuna bermatzeko: Iranekin armak trafikatzea, Nikaraguako Contrari laguntzea, Libiari erasotzea, Grenada uhartea inbaditzea... Horregatik guztiarengatik, Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak AEB gaitzetsi zuen. Star Wars izeneko espazioko gerrarako plana bultzatu zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search