Ruapehu

Ruapehu
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTahurangi (en) Itzuli
Garaiera2.797 m
Prominentzia2.797 m
MotaSumendi
Geografia
Map
Koordenatuak39°16′54″S 175°34′07″E / 39.2817°S 175.5686°E / -39.2817; 175.5686
MendikateaNorth Island Volcanic Plateau (en) Itzuli
Estatua Zeelanda Berria
Region of New ZealandManawatu-Wanganui eskualdea
District of New ZealandRuapehu District
Babestutako-eremuaTongariro Parke Nazionala
Leku geografikoaIpar uhartea
Mendizaletasuna
Lehen igoera1879

Ruapehu (ingelesez ˈruːəˌpeɪhuː eta maorieraz ˈɾʉaˌpɛhʉ ahoskatua) Zeelanda Berriako andesitazko geruza-sumendi aktiboa da, Ipar uhartean dagoena. Gainera, uharte horretako mendirik garaiena da, eta tontor nagusiak (Tahurangi izenekoa) 2.797 metroko altuera du,[1] Te Heuheu (2.755 m) eta Paretetaitonga (2.751 m) bigarren mailako bi tontorrekin. Ohakunetik 23 kilometro ipar-ekialdera eta Taupō aintzirako hegoaldeko kostaldetik 40 kilometro hego-mendebaldera dago, Tongariro Parke Nazionalaren barruan.

Erupzioen ondorioz, sumendiak laku bat dauka bere kraterrean. Bere hegaletan, Ipar Uharteko glaziar eta eski-pista handienak daude.

Lehen erupzioa duela 250.000 urte gertatu zen gutxienez. Bere historian, erupzio handiak berrogeita hamar urte inguruko aldearekin gertatu dira, 1895, 1945 eta 1995/96 urteetan.[2]

  1. (Ingelesez) GNS Science. Volcano Fact Sheet: Ruapehu Volcano. .
  2. (Ingelesez) New Zealand Department of Conservation. Central North Island Volcanoes. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search