Rumi

Rumi

Bizitza
JaiotzaVakhsh (en) Itzuli1207ko irailaren 30a (egutegi gregorianoa)
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaKonya1273ko abenduaren 17a (egutegi gregorianoa) (66 urte)
Hobiratze lekuaMevlâna Museum (en) Itzuli
Yeşil Türbe (en) Itzuli
Familia
AitaBaha ud-Din Walad
Ezkontidea(k)Gawhar Khatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Old Anatolian Turkish (en) Itzuli
Erdi Aroko greziera
Irakaslea(k)Baha ud-Din Walad (en) Itzuli
Burhanuddin Tirmizi (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, Ulema, idazlea, literatoa, filosofoa, mistikoa eta teologoa
Lan nabarmenak
InfluentziakShams Tabrizi (en) Itzuli, Ibn al-Arabi eta Abdul Qadir Gilani (en) Itzuli
Izengoitia(k)خاموش
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Sufismoa

Musicbrainz: 6ccbf2fe-c59d-46d8-8be4-756fdc9ff90c Songkick: 483846 Discogs: 945714 IMSLP: Category:Rūmī,_Jalāl_ad-Dīn_Muhammad Edit the value on Wikidata

Jalāl ad-Dīn Muhammad Rūmī (persieraz: جلال‌الدین محمد رومی‎‎), ezaguna baita ere Jalāl ad-Dīn Muhammad Balkhī (جلال‌الدین محمد بلخى), Mevlânâ/Mawlānā (مولانا, "gure maisua") eta Mevlevî/Mawlawī (مولوی, "nire maisua") izenekin, baina bereziki Rumi (1207ko irailaren 30 - 1273ko abenduaren 17) izen laburtuarekin, XIII. mendeko persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistiko bat izan zen, Khorasan Handian jaioa. Rumiren jakintza eta eraginak nazio eta etnia mailako mugak igaro eta irandar, taijkar, turkiar, greko, paxtundar eta beste hainbat herritan errotu ziren. Asia Zentraleko musulmanek eta indiar azpikontinentekoek azken zazpi mendeetan asko estimatu dute haren ondare espirituala. Gainera, bere olerkiak xehe itzuli dira munduko hizkuntza askotara, formatu ugaritan argitaratuak izateaz gain. Estatu Batuetan Rumi "olerkigile ospetsuena" eta "olerkigile salduena" bezala izendatu da azken urteetan.

Rumiren lanak gehien batean persierazkoak dira, baina batzuetan turkieraz, arabieraz eta grezieraz ere idatzi zuen. Konyan idatzitako Masnavi (Mathnawi) lana persiar hizkuntzan inoiz idatzitako onenetakotzat hartzen da. Gaur egun ere haren lanak irakurle ugari ditu, zer esanik ez jatorrizko hizkuntzan, Iran Handian eta pertsieraz mintzatzen diren lurraldeetan, alegia. Baina arestian esan bezala, bere lanak hizkuntza askotan daude irakurgai, eta hortaz, Turkian, Azerbaijanen, Estatu Batuetan eta Hegoaldeko Asian irakurle asko dituzte bere lanek. Olerkigilearen ekarpenek ez zuten soilik persiar literatura baldintzatu, haren eragina nabari baitaiteke otomandar turkieran, Txagatai hizkuntzan, urdueran eta paxtuneran.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search