Sadismo

Sadismoa plazera lortzeko bestearen sufrimendua ezinbestekoa duenaren sexu-joera da. Richard von Krafft-Ebingek proposatu zuen hitz hau (Psychopatia sexualis, 1889), Sadeko markesa frantses idazlearen idazlanetan oinarriturik. Freudek adiera zabalago bat eman zion hitzari, sexu-joeren mugetatik gaindi. Psikoanalisiaren ikuspegitik, loturik doaz sadismoa eta haren alderantzizkoa den masokismoa: sadomasokismoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search