Sagardotegi

Astigarragako sagardotegi baten barnealdea, ohiko kupel eta mahai luzeekin.
Donostialdeko sagardotegi batean txotx eginez. Gipuzkoa, Euskal Herria.

Sagardotegia sagardoa egiten eta kontsumitzen den tokia da.

Euskal Herrian, Hernani-Astigarraga inguruan (Gipuzkoa) daude gehienak, baina honek ez du esan nahi beste tokietan sagardotegirik ez dagoenik. Ofizialki, sagardotegietako denboraldia urtarrilaren 19an hasten da. Egun, sagardotegi handiek antzinako xarma galdu dute eta jatetxe moduko zerbait bilakatu dira. Sagardotegiko berezko giroaz gozatzeko onena sagardotegi txikiren batera joatea da.

Asturiasen, sagardoa ekoizten den tokia "llagar" izena hartzen du. Bertan, tradizionalki "espicha" izeneko festetan bakarrik kontsumitzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search