Saladin I.a[1][2] edo An-Nasir Salah ad-Din Yusuf ibn Ayyub (arabieraz: صلاح الدين يوسف بن أيوب, Ṣalāḥ ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb, «Jusuf, Aiuben semea»; kurdueraz: سەلاحەدینی ئەییووبی, Selahedînê Eyûbî; Tikrit, 1137 – Damasko, 1193ko martxoaren 4a), Egiptoko sultan aiubtarra izan zen 1171-1193 urteetan, eta Siriakoa 1174-1193 bitartean. Historiako agintari islamikorik handienetarikoa izan zen.
Islamaren defendatzailea, bereziki sunismoarena, Ekialde Hurbila batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta Abbastar Kalifa-herriko kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura kolpe latza izan zen Mendebaldearentzat, eta beste gurutzada bat antolatu zen, Rikardo I.a Ingalaterrakoa buru zela.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search