Samoa Estatubatuarra

Samoa Estatuabatuarra
American Samoa
Amerika Sāmoa / Sāmoa Amelika
Ereserkia: The Star-Spangled Banner
Goiburua: Samoa, Muamua Le Atua
(Samoa, Jaungoikoa lehendabizikoa izan dadila)

flag of American Samoa (en) Itzuli

Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Pago Pago (ofiziala),
Fagatogo (parlamentua)
14°16′46″S 170°42′2″W
Azalera199 (212.)
Ura %86,84
Punturik altuenaLata mendia
Punturik sakonenaOzeano Barea
KontinenteaUharteetako Ozeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaDemokrazia
PresidenteaDonald Trump
Governor of American Samoa (en) ItzuliLemanu Peleti Mauga (en) Itzuli
LegebiltzarraAmerican Samoa Fono (en) Itzuli
Epai autoritateaHigh Court of American Samoa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria49.710 (2020) (196.)
−5.979 (2018)
Dentsitatea249,8 bizt/km² (35.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Alfabetizazioa% 97 (1980)
Derrigorrezko eskolaratzea-18
Ekonomia
BPG per capita11.394 $ (2017)
−350 (2016)
BPG per capita EAPn13.000 $ (2013)
Historia
Sorrera data: 1899
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1684
ISO 3166-1 alpha-2AS
ISO 3166-1 alpha-3ASM
Ordu eremua
Elektrizitatea120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli eta AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.as
americansamoa.gov

Samoa Estatubatuarra edo Samoa Iparramerikarra[1] (ingelesez American Samoa eta samoeraz Amerika Sāmoa edo Sāmoa Amelika) hegoaldeko Ozeano Barean dagoen Ameriketako Estatu Batuen menpeko "lurralde atxiki gabea"[2] da. De facto hala bada ere, NBEren lurralde ez-autonomoen zerrendan dago eta beraz de iure deskolonizatu gabeko lurraldea da.

Samoa Iparramerikarreko lurraldean alde batetik Samoa uhartediaren ekialdeko zatia eta bestetik kultural zein geografikoki Tokelaurekin lotura estua duen Olohega edo Swains Uhartea daude. Cook Uharteak ekialdean, Niue hegoaldean, Tonga hego-mendebaldean, Mendebaldeko Samoa independentea mendebaldean eta Tokelau iparraldean auzokide ditu, denak Polinesian.

Hiriburu ofiziala Pago Pago da baina Fono (bertako legebiltzarra) Fagatogon dago eta askotan azken hau jotzen da hiriburutzat; hala ere, biak elkarren ondoan daude eta horiei albo-alboan dagoen Utulei gehitu ahal zaie, hortxe kokatzen baita botere betearazlea.

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 169. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. Ingelesez Unincorporated territory.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search