Samoera

Samoera
Gagana fa'a Sāmoa — Gagana Samoa
Datu orokorrak
Lurralde eremuaSamoa uhartedia eta samoar diaspora
Hiztunak369.957
Ofizialtasuna Samoa
 Amerikar Samoa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak
erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak
ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak
ozeaniar hizkuntzak
erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak
Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak
polinesiar hizkuntzak
erdialdeko polinesiar hizkuntzak
ellicear hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sm
ISO 639-2smo
ISO 639-3smo
Ethnologuesmo
Glottologsamo1305
Wikipediasm
ASCL9308
IETFsm

Samoera[1][2] (Gagana Sāmoa, [ŋaˈŋana ˈsaːmoa]) Samoa uhartediko hizkuntza da eta, ingelesarekin batera, Samoa eta Amerikar Samoako hizkuntza ofiziala. Austronesiar hizkuntzen kidea da; samoeraren hizkuntza hurbilena tongera da eta samoerarekin ahaidetasuna duten beste hizkuntzak, adibidez, indonesiera, hawaiiera eta Taiwaneko jatorrizko hizkuntzak dira (hau da, amisera eta bununera, adibidez).

Samoeraren dialektoen arteko desberdintasunak oso txikiak dira;[3] beraz, hiztunek zailtasunik gabe ulertzen dute elkar, eta gehienetan ez da esaten samoerak dialektoak dituela, baina hizkuntza formala eta hizkuntza informala ez dira berdinak.[4][3] Samoera latindar alfabetoaren aldaera batez idazten da. Idazketa mota horrek 18 hizki ditu, baina hiru (H, K, R) maileguetan bakarrik erabiltzen dira; makron ikurra bokal luzeak adierazteko eta «‘» ikurra [ʔ] hotsa adierazteko erabiltzen ditu.

Errolda ugariren arabera, Lurrean samoeraren 350.000–400.000 hiztun bizi dira, haien erdia Samoa uhartedian.[3][5] Zeelanda Berriak (batez ere Auckland hiriak) samoar kopuru handia du –114 000 gutxi-gorabehera– eta haien artean 81 000k samoeraz dakite. Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hirugarren hizkuntza da, ingeles eta maorieraren ostean. 2016an egindako erroldaren arabera, 44.875 hiztun Australian bizi ziren.[6]

Samoeraren astea (Vaiaso o le Gagana Sāmoa) samoar hizkuntzaren Zeelanda Berriko jai ofiziala da, bertako jaurlaritzak eta beste erakunde ugarik (UNESCO haien artean) euskarritua; jai hori lehen aldiz Australian 2010an egin zen. George Pratt britainiar misiolariak argitaratu zituen samoerazko lehen gramatika eta hiztegia 1862an.

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  3. a b c «САМОАНСКИЙ ЯЗЫК • Большая российская энциклопедия - электронная версия» bigenc.ru (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  4. «Самоанско-внешние языки на сайте Игоря Гаршина. Самоанский, такуу, тувалу, уоллис, футуна» www.garshin.ru (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  5. (Ingelesez) «Samoan» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  6. «Language spoken at home | Australia | Community profile» profile.id.com.au (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search