San Fantzisko Asiskoa eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°52′N 2°40′W / 42.86°N 2.67°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1969 - 1970 |
Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia | 1976ko martxoaren 3a |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Gasteizko elizbarrutia |
Izena | Frantzisko Asiskoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Luis Peña Gantxegi |
Estiloa | arkitektura modernoa |
San Frantzisko Asiskoa eliza Arabako Gasteiz hiriburuko Zaramaga auzoan dagoen eliza bat da. Fermin Lasuen kalean dago.
Eliza hau 1969-1970 bitartean Luis Peña Gantxegi arkitektoak eraiki zuen. Oinplano laukizuzenda du, hiri honetako erdigunean dagoen Plaza Berrian oinarritua; bere teilatua piramide itxurakoa eta lau haizetakoa da.
Bertan, 1976ko martxoaren 3an Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia jazo zen.
2014tik ez da eliza gisa erabiltzen. Gaur egun jaiotzak erakusten dira bertan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search