Sarkofago

Merenptah faraoiaren harrizko sarkofagoa.
Tutankamon faraoiaren sarkofagoa (Egiptoar Museoa, Kairo

Sarkofagoa gorpu bat edukitzeko ontzi edo kutxa da, sarrien harrizkoa. Hitza latinezko sarcophagusetik dator eta hau grezierazko σαρκοφάγος hitzetik (σαρκο-φάγος, "haragijalea").

Izenaren azalpena, Eratostenesekin agertzen da, eta Plinio Zaharrak biltzen du. Diotenez, greziarrek, oso porotsua zen kareharri mota batez egiten zituztelako zen, Troadeko Assoseko harrobietatik zetozen harriak, denbora gutxian, gorpuak kontsumitzen zituena.

Nabarmentzekoak dira Antzinako Egiptoko giza itxurako sarkofagoak, harriz, urrez edo zur polikromatuan eginak. Ezagunena, XVIII. dinastiako faraoia izan zen Tutankamon gaztearena da, Howard Carterrek Erregeen Haranean aurkitua, Tebas parean.

Sarkofagoak, mastaba, piramide, hipogeo eta beste eraikin edo hilobi mota batzuetan uzten ziren.

Etrurian, K.a. III. mendean eta K.a. II. mendean, terrakotazko sarkofagoak egin ziren


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search