Secundino Zuazo

Secundino Zuazo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSecundino Zuazo Ugalde
JaiotzaBilbo1887ko maiatzaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1970eko uztailaren 11 (83 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
KidetzaInstituto de Estudios Madrileños (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Euskal Artisten Elkartea
Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».

Secundino Zuazo Ugalde (Bilbo, Bizkaia, 1887ko maiatzaren 21aMadril, 1970eko uztailaren 11a) euskal herritar arkitekto eta hirigile arrazionalista zen.

Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an International Congress on House Construction and Urban Planning biltzarrera joan zen Londresera, etxebizitzaren arazoa eta hiri handien plangintza gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan parte hartu zuen Parisen. Han arkitekto holandar garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen Amsterdamgo Eskolako kideekin. Espainiako Gerra Zibilean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean Las Palmas Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search