Sefardi

Sefardiak
יהדות ספרד (Yahadut Sefarad)
Biztanleak guztira
1,5–2,0 milioi inguru (juduen %15a)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Historikoak: ladino, haketia, judu-portuges, judukatalan, shuadit, eta juduen nafar-aragoiera
Egungoak: hebreera eta herrialdekoa
Erlijioa
Judaismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Juduak

Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira:[1]

  1. adiera zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;
  2. adiera zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak; hor Mizrahi juduak barnean daude eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabiltzen da.

Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ) hitzak "espainiar" esan nahi: Biblian agertzen den toponimoa da,[2] identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.

Historikoki lau taldetan banatu dira:

  • Gehienak 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.
  • Iparraldeko Marokon eta Aljerian finkatu zirenak.[3]
  • Hasieran, kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta beren erlijioa berreskuratu zutenak.
  • Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.
  1. (Ingelesez) Raphael, Chaim. (1991). The Sephardi Story: A Celebration of Jewish History. Londres: Valentine Mitchell & Co. Ltd..
  2. Abdias, 1-20: Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte
  3. Samuel Toledano, "Espagne: les retrouvailles", Les Juifs du Maroc (Editions du Scribe, Paris 1992)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search