Sei Eguneko Gerra | |||
---|---|---|---|
Arabo-israeldar gatazka | |||
Data | 1967ko ekainaren 5etik 10era | ||
Lekua | Ekialde Ertaina | ||
Emaitza | Israeldarren garaipena | ||
Lurralde-aldaketak | Israelek Gazako zerrenda eta Sinai penintsula hartu zizkien Egiptori; Zisjordania, Jordaniari; eta Golan, Siriari. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Sei Eguneko Gerra (hebreeraz: מלחמת ששת הימים, Milhemet Sheshet Ha‑Yamim; arabieraz: حرب الأيام الستة, ħarb al‑ayyam as‑sitta), edo 1967ko Arabo-Israeldar Gerra edo Arabo-Israeldar Hirugarren Gerra izenez ezaguna, Israelen, alde batetik, eta Egipto, Jordania, Irak eta Siriaren, bestetik, arteko guda izan zen, ekainaren 5 eta 10aren artean egina.
Egiptok Nazio Batuen Erakundeko Larrialdietako Indarra Sinaiko penintsulatik botatakoan eta Israelgo itsasontzientzat Tirango itsasartea blokeatutakoan, Israelek Egiptoko hegazkineriari eraso egin zion, haien eraso zuzenaren beldurrez. Jordaniak, orduan, Jerusaleni eta Netanyari eraso egin zien.
Gerra bukatutakoan, Israelek Gazako zerrenda, Sinaiko Penintsula, Golan eta Zisjordania hartu zituen mendean. Ondorio horien eraginak egungo geopolitikan ere nabariak dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search