Sentikur

Karaktere errenkada honek irribarrea irudikatzen du. Testu batean, poza adierazteko erabiltzen den sentikurra da.

Sentikurra edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik aurpegiera izena ere hartzen dute. Emotikonoak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizki-ulertuak saihesteko. Hainbat lekutan irribarretxoa ere erabiltzen da.

Emotikonoak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, emotikonorik oinarrizkoena :-) da, non : begiak diren, - sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da :) ikurra.

Zutikurrak edo bertikonoak Asia ekialdeko emotikonoak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search