Sexu berekoen arteko ezkontza

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza ere onartua duten munduko herrialdeak (urdin ilunez).
Bi gizonen arteko ezkontza, Belgikako Lieja hirian.

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, ezkontza homosexuala, berdinen arteko ezkontza edota gay ezkontza moduan ezagutzen da ere. Bertan sexu bereko bi gizon, bi emakume edo genero bereko bi pertsonen arteko ezkontza legez edo sozialki aitortzen duen erakundea da.

Historian zehar ohikoak ziren sexu berdineko pertsonen arteko ezkontzak, hala nola, Antzinako Eroman. Baina okzidentalizazioaren eraginez, desagertzen joan zen XIX. eta XX. mendeetan zehar, XXI. mendean berriro agertu den arte.[1][2]

Halere badaude, Afrikan eta Asian gehienki, ezkontza edota harreman homosexualak zigortzen dituzten herrialdeak.

Sexu berekoen arteko ezkontza onartu zuten lehenengo legeak XXI medeko lehenengo hamarkadetan sortu ziren. Orain arte, 26 herrialdek (Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Danimarka, Erresuma Batua​, Espainia, Estatu Batuak​, Finlandia, Frantzia, Hegoafrika, Herbehereak​, Irlanda, Islandia, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Malta, Mexiko, Norvegia, Portugal, Suedia, Uruguai eta Zeelanda Berria) sexu berekoen arteko ezkontza onartzen dute.

Ezkontzaren instituzioarekin batera, eta askotan alternatiba bezala, karakter zibileko erakunde ez matrimonialak agertzen dira, hauek herrialde eta komunitate bakoitzean oso ezberdinak dira. Bakoitzak determinazio ezberdinak ditu, izateko bikote edo batasun zibila, bakoitzak irizpide batzuk ditu hauek definitzeko, egoera sozial, historiko, soziologiko, juridiko eta politikoaren arabera sortuak daudenak. Erakunde hauek giza eskubideen aldetik aparte kontsideratzen dira. Eta kasu askotan kritikatuak izaten dira diskriminazio bultzatzen dutela eta bigarren mailako biztanleak sortzen dituela diotelako.

  1. (Ingelesez) «SAGE Journals: Your gateway to world-class journal research» SAGE Journals (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  2. (Ingelesez) Boswell, John. (1995). Same-sex Unions in Premodern Europe. Vintage Books ISBN 9780679751649. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search