Shanghai[1] (txinera sinplifikatuz: 上海; pinyinez: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangtzeko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea Huangpu ibaiaren bi alboetan zehar hedatzen da.
Administrazioari dagokionez, Shangai Txinako lau jendetsuenetako bat da. Txinako gobernu zentralak administratzen du. Txinako hiriburu ekonomikoa da eta munduko portu nagusia. Udalerriak 6.340 km2-ko azalera du eta 17 milioi biztanle (2004); haietako hamar bat milioi hirigunean bizi dira.
Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago eta, pixkanaka, Hong Kongen mailara iristen ari da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search