Sima Qian

Sima Qian

Bizitza
JaiotzaHejin (en) ItzuliK.a. 145
HerrialdeaMendebaldeko Han dinastia
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaTxinako Herri ErrepublikaK.a. 90 (58/59 urte)
Familia
AitaSima Tan
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, poeta, idazlea, astrologoa, filosofoa, matematikaria eta astronomoa
Lan nabarmenak
IMDB: nm2691441 Edit the value on Wikidata

Sima Qian (txinera tradizionalez: 司馬遷; txinera sinplifikatuz: 司马迁; pinyinez: Sīmǎ Qiān; Wade–Giles: Ssu-ma Ch'ien, K.a. 145K.a. 90) idazle eta historialari txinatar garrantzitsuenetako bat izan zen Han dinastia goiztiarraren garaian. Txinako historiografiaren aitatzat hartzen da, 2000 urtetako (Enperadore Horia ospetsuaren garaitik Han Wudi Enperadorearen garairaino) Txinako historia laburbiltzen duen Shiji (Historialari Handiaren Erregistroak) liburuaren egilea baita. Shijiren erregistroak historia-idazketa ofizialaren eredu izan ziren ondorengo txinatar dinastientzat eta, oro har, sinosfera osoarentzat XX. mendera arte[1].

Sima Qianen aitak, Sima Tan-ek, Txinaren historia osoa idazteko proiektu handinahia bururatu zitzaion lehenik, baina, bere heriotzaren unean, prestaketa-zirriborro batzuk baino ez zituen eginak. Gorte inperialean bere aitaren historialari kargua oinordetzan jaso ondoren, bere aitaren azken nahia betetzeko erabakia hartu zuen historiako lan epiko hori konposatu eta osatzeko. Hala ere, K.a. 99an, Li Ling aferaren biktima izango zen jeneralaren defentsan hitz egiteagatik, zeinari xiongnuarren aurkako arrakastarik gabeko kanpaina bat leporatzen baitzitzaion. Exekutatu edo zikiratua izateko arriskuaren aurrean, azkena aukeratu zuen bere lan historikoa amaiu ahal izateko. Unibertsalki Erregistroengatik gogoratzen zaion arren, bizirik iraun duten lanek ere poeta eta prosa idazle trebea izan zela adierazten dute, eta, Taichu egutegiaren sorreran, funtsezkoa izan zen, K.a. 104. urtean ofizialki argitaratu zena.

Gorte inperialean zuen postua «Historialari Handia» (tàishǐ 太史) zenez (gorteko historialari, eskribau, astronomo edo astrologo gisa itzulita), ondorengo belaunaldiek «Jaun Historialari Handia» (Tàishǐ gōng 太史公) ohorezko titulua emango zioten bere lan monumentalagatik. Hala ere, bere obra nagusia amaitu zuen bere agintaldia Historialari Handi gisa zoritxarrean bukatu eta urte askotara, eta bere aurkako zigorrak onartu ondoren: espetxeratzea, zikiratzea eta morrontzara menderatzea barne. Oso kontziente zen bere lanak ondorengoentzat zuen garrantziaz eta bere sufrimendu pertsonalarekin zuen harremanaz. Erregistroen epilogoan, bere Txinaren historia unibertsala garaiko klasikoekin alderatu zuen, inplizituki: Zuo Qiuming-en Guoyu, Qu Yuan-en Li Sao eta Sun Bin-en Gerra Artea, adieraziz, haien egileek, guztiek, ezbehar pertsonal handiak jasan zituztela beren lan monumental iraunkorrak gauzatu baino lehen. Jin Guliang-ek ere irudikatzen du Sima Qian Wu Shuang Pu liburuan.

  1. Jay, Jennifer (1999). "Sima Qian". In Kelly Boyd (ed.). The Encyclopedia of Historians and Historical Writing Volume 2. FitzRoy Dearborn. pp. 1093–1094. ISBN 9781884964336

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search